Seigarren hilabetez jarraian jaitsi da langabezia Debagoienean

Leire Kortabarria 2013ko ira. 3a, 13:40

Langabezia jaitsi egin da abuztuan Debagoienean. Hori diote Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuek. Hala, abuztua 3.557 langaberekin bukatu zen (uztailean 3.579 zeuden) eta % 11,93ko tasarekin (uztailekoa % 12,01 izan zen).

Uztailean baino langabe gutxiagorekin bukatu zen hilabetea Arrasaten, Elgetan eta, bereziki, Oñatin, baina ez zen gorabeherarik izan Aretxabaletan, eta langabe gehiago erregistratu ziren Antzuolan, Bergaran, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan. Martxotik hona hilabetez hilabete murrizten dabil langabe kopurua.

Herriz herri, hauek dira datuak:

    •    Antzuola: 117 (+1), % 10,71 (+0,09)
    •    Aretxabaleta: 317, %  9,38 (=)
    •    Arrasate: 1.472 (-17), % 14,21 (-0,16)
    •    Bergara: 884 (+4), % 12,61 (+0,06)
    •    Elgeta: 43 (-1), % 7,93 (-0,19)
    •    Eskoriatza: 220 (+2), % 10,80 (+0,10)
    •    Leintz Gatzaga: 13 (+2), % 9,63 (+1,48)
    •    Oñati: 491 (-13), % 9,36 (-0,24)

Euskadi osoan, langabeziak gora egin du, eta lau hilabeteko joera bukatu egin da horrela. Hain zuzen, 173.107 langaberekin bukatu da abuztua EAEn, uztailean baino 1.514 gehiago). Araban igo da gehien langabezia (% 1,04); gero, Gipuzkoan (% 0,90) eta, gutxien, Bizkaian (% 0,88).

Nafarroan, aldiz, 254 langabe gutxiago zenbatu dituzte abuztuan.

Espainian, 31 langabe gutxiagorekin bukatu zen hilabetea. Lehenengo aldiz jaitsi zen langabezia abuztuan 2000. urtetik, eta sei hilabetez jarraian jaitsi da. Orain 4.698.783 langabe daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak