265 milioiko Ebitda eta 3.700 bazkide berri lortu zituen iaz Eroskik

Leire Kortabarria 2013ko ira. 2a, 15:04

Eroski taldeak 265 milioi euroko Ebitda positiboa eta 6.222 milioi euroko salmenta garbiak lortu zituen iaz. Hori da Eroskik kaleratu berri duen 2012ko Memorian nabarmentzen diren datuetako batzuk.

265 milioi haiek salmenten % 3,78 izan dira, eta horrek, Eroskiren iritziz, "merkataritza-jarduera garbiaren sendotasuna adierazten du".

Dena dela, 2012ko ekitaldiaren emaitza 121 milioiko saldo negatiboa izan da Eroskirendako, arrazoi hauengatik: "kontsumoaren ahultasunak eragindako salmenten beherakada, higiezinen sektorearen gelditasuna, aparteko baliabideak sortzeko bide eman ez duena; merkataritza-sarearen saneamendua; prezioen dokuntza; eta zorra 44 milioi eurotan murriztea". Prezioen doikuntza horri esker kontsumitzaileek 107 milioi euro aurreztu dituztela azpimarratzen du banaketa-taldeak.

Kooperatibista gehiago

Datu finantzarioez gain, 2012. urtean eta aurten ere, balio-kate osoan "jarduera aldatzen" eta denda-eredu berriak garatzen dabiltzala azpimarratu du Eroskik. Eta 2012. urtea Eroski Taldearen kooperatibizazio-prozesuaren barnean lehen kooperatiba eratu zuten urte gisa gogoratuko dutela diote arduradunek. Hain zuzen, Espainiako hainbat erkidegotan dituen langileak kooperatibista egiten dihardu Eroskik, 2009an onartu zuenaren arabera. Hipermerkatuetan dago prozesu hori aurreratuen, eta iaz, 15 erkidegoko 3.695 bazkide berri egin zituen Eroskik. Bestalde, Eroski Kooperatiba Elkarteak 9.338 bazkiderekin bukatu zuen urtea. Eroski Taldean, denetara, 38.420 langile zeuden urte bukaeran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak