Iritsi dira oporretako azken egun madarikatuak. Oporrak kanpoan igaro dituztenek maleta egin eta etxera bueltatzeko garaia dute. AP-1 errepidea izango da azken kilometro hauen lekuko, eta Gorbeiako bidesarian auto pilaketak egon daitezke. Hala ere, etxera datozenek ez dute ezusteko berezirik sumatuko.
Egia da, urtero bezala, auto ilara handiak egongo direla Zarautz eta Biriatouko bidesarietan, baina bietan Frantziako noranzkoan izango dira. Beti bezala, seinaleak errespetatu eta tentuz gidatu. Gogoan izan garrantzitsuena etxera bueltatzea dela.