Gipuzkoako Artzain Eguneko jaia goizeko hamarretan hasiko da Euskal Herria plazan, orduan irekiko baitira postuak. Gipuzkoako Artzain Gaztaren XXIX. lehiaketa, artzainei omenaldiak, Ardiekin intseminazio zentroak 25 urte betetzen dituelako egingo dioten aitortza, ardi eta aharien erakusketa nahiz artisautzako produktuak… izango dira. Arratsaldean berriz, Gipuzkoako XLV. Artzain Txakurren Txapelketa egingo da, eta parte-hartzaileen artean Debagoieneko hiru ordezkari egongo dira.

Informazio gehiago eta egitarau osoa, hemen.
Aurkezpen-bideoa: