Debagoieneko Eskalatzaileak taldearen eskutik eskalada ikastaroak izango dira aurtengo ikasturtean, Arrasateko eta Aretxabaletako rokodromoetan. Ikastaro horien gaineko informazio gehiago emateko, taldeko kideak Arrasaten (Uarkape) eta Aretxabaletan (Ibarra) izango dira aste barruan. Astelehen eta eguaztenetan Arrasaten (18:00-19:00), eta martitzen eta eguenetan Aretxabaletan (18:00-19:00).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.