Realak baditu Txapeldunen Ligako aurkariak

Imanol Gallego 2013ko abu. 29a, 20:59

Manchester United (Ingalaterra), Shakhtar Donetsk (Ukrainia) eta Bayer Leverkusen (Alemania) taldeen kontra neurtuko ditu indarrak talde txuri-urdinak, A multzoan. 32 talde lehiatuko dira guztira, lau multzotan banatuta, eta multzo bakoitzeko bi talde igaroko dira final zortzirenetara. Irailaren 17an hasiko dira ligaxka jokatzen eta Realak Anoetan jokatuko du estrainekoa Shakhtar Donetsk-en aurka.

Aurreko urteetako bigarren mailako zuloa, etorkizun ilunaren mamuak eta ezegonkortasunaren tristurak ahaztuta, Europako talderik handienen parean jarri da Reala.

Kalera irten gara Gipuzkoako taldeak gure inguruan sortu dituen erreakzioak ezagutzera.

Hemen Realaren partiduak:

  • Irailak 17, martitzena: Real Sociedad-Shakhtar Donetsk.
  • Urriak 2, eguaztena: Bayer Leverkusen-Real Sociedad.
  • Urriak 23, eguaztena: Manchester United-Real Sociedad.
  • Azaroak 5, martitzena: Real Sociedad-Manchester United.
  • Azaroak 27, eguaztena: Shakthar Donetsk-Real Sociedad.
  • Abenduak 10, martitzena: Real Sociedad-Bayer Leverkusen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak