Iaz baino % 3,9 diru gehiago batu du Aldundiak zergatan

Leire Kortabarria 2013ko abu. 29a, 14:01

Gipuzkoako Foru Ogasunak iazko epe berean baino % 3,9 diru gehiago batu du aurtengo lehenengo zazpi hilabeteetan zerga bidez.

Foru arduradunek diotenez, aurrez ezarritako helburuak betetzen ari da erakundea. Ekain amaieran eta uztailean zehar emaitza "txukunak" lortu direla esan du.

"Zerga bilketa igotzea oso datu positiboa da, eta gainera, oso kontuan hartzekoa da goranzko joera hori zerga garrantzitsu gehienetan eman dela", esan dute arduradunek. Horrela, Pertsona Fisikoen Errenta Zergaren (PFEZ) diru bilketa % 0,8 igo da iazkoarekiko alderatuta; Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen BEZ zergaren bilketa % 5 igo da; Ondarearen Gaineko Zerga bilketaren igoera % 26,5koa izan da; eta Sozietateen Gaineko Zerga bilketa iazkoa baino % 42,8 handiagoa izan da.

Urte hasieran, Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2013ko Aurrekontuak onartu zirenean, % 4ko igoera onartu zen, eta une honetako datuen arabera igoera % 3,9koa litzateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak