Txernobilgo hondamendia gertatu zenetik urtero etorri dira gure artera, eta aurten, zortzi haur etorri dira bailarara; hiru Aramaiora, hiru Aretxabaletara, bat Arrasatera eta beste bat Bergarara.
Goraino betea eroan duten maleta batez gain, ziur oroitzapen ahaztezin ugarirekin ere bueltatu direla etxera. Igerilekua, lagunak, klima… baina guztiaren gainetik ingurugiro osasuntsu bat. Txernobilgo zentral nuklearraren eztandak hirigune osoa kutsatu zuen eta kanpoan igarotzen dituzten bi hilabete hauetan gazteen osasuna dezente hobetzen da.
Atzoko agurraren ostean, familia zein umeei, hurrengo ekainera arte itxarotea baino ez zaie geratzen.