Madrilgo Galileo Galilei areotan itzulera bira aurkeztu ostean, martitzenean Donostian egingo dute aurkezpen berri bat. Duncan Dhu bikoteak, bigarren aurkezpen saio hau prestatzeko Arrasateko Soinua estudioa aukeratu du. Entseguak bihar arte luzatuko dituzte eta gaurkoan Udala auzoko Uxarte jatetxean egin dute otordua.
Itzulera bira azaroaren batean hasiko dute Iruñean eta kontzertu horien entsegu eta prestaketak ere, Arrasaten egingo dituzte.