Errepidean, arretaz gidatu!

Imanol Soriano 2013ko abu. 22a, 10:29

Frantziako autopistan atseden hartzeko gelditu eta ikusi nuen istripua izandako mantentze lanetako furgoneta. Ni bezala gidari guztiak harrituta geratzen ziren ikusitakoarekin.

2011ko apirilak 12, 14:30ak, Frantziako A10 autopista Orleansetik gertu. Autopistako mantentze lanetako furgoneta bat eskuineko errailean gelditu da bazterbidean izorratu den kamioi baten konponketa egiten ari den mekanikoa babesteko. Argidun gezia piztuta dauka eta mantentze lanetako agentea kamioiaren ondoan dago, gidaria eta mekanikoarekin. Bat-batean, beste kamioi batek furgoneta jotzen du golkea ekiditeko saiakera egin gabe. Talkak furgoneta 60 metrotara bidaltzen du, errepide erdian geratzen da trafikoa oztopatuz.

BALANTZEA: Kamioiaren gidaria arin zauritua.

ZERGATIA: Gidariaren deskuidua.

ONDORIOAK: Ordu eta erdiko mozketa autopistan, ia bi orduko auto-ilara.

Nekatuta bazaude, atseden hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak