Uztailean baimendutako espediente guztietatik, 135 aurreko baten jarraipena izan dira, eta 5.127 langileri eragin diete. Egun, 25.131 langileri eragiten dieten 1.729 espediente daude indarrean; espediente horietatik 994 (% 57) aurreko beste baten jarraipena dira. Sektoreka, lan-erregulazio espedienteen kopurua bere horretan mantendu da nekazaritzan eta eraikuntzan, jaitsi egin da industrian eta pixka bat igo da zerbitzuetan. Akordioen ehunekoa handia da oraindik, % 90 ingurukoa.
Aipatzekoa da, zorionez gure eskualdean zenbait espediente egon diren arren, Tolosaldea eta Goierrirekin batera, Debagoiena espediente gutxien jaso diren eskualdea dela.