Zorionez gure bailarako errepideetan ez da arazorik egon eta zirkulazio egun arrunt baten antzekoa izan da. Sare nagusian aldiz, arratsalde partean, Biriatuko pasagunean zenbait auto ilara sortu dira, baina dagoeneko puntu horretan ere normaltasuna da nagusi.
Gurean gaur izan dugun normaltasun hori mantentzeko, eta Aretxabaletako jaien egun handia ospatzen dihardutela kontuan izanda, trafiko zuzendaritzatik garraio publikoa erabiltzeko gomendioa eman dute. Festak gozatzeaz gain, errepidean zentzuz jokatzeko aholkua zabaldu nahi izan dute trafikoko arduradunek.