Nahiz eta zenbait ikerlari eta mediok horrela aurreratu zuten, uda giroa ez da gaur bukatuko. Tenperatura epelek gurekin jarraituko dute eta lehen hamabostaldian izandako eguraldi antzerakoarekin jarraituko dugu hemendik aurrera.
Pello Zabala eguraldi adituak aipatu moduan, "epe luzera egiten diren iragarpenak ez dira oso ziurrak izaten". Horregatik iragarpen horiek eguneratzea ezinbestekoa dela ere aipatu du Zabalak. Bere kasuan gainera, iragarpenak egiteko orduan, tresna zientifikoak erabiltzeaz gain, tenporak eta naturak duen itxura ere erabiltzen duela aipatu digu.