Proiektua bi fasetan gauzatuko da:
- Lehenengo fasea: Lahinch (Irlandan) 2013ko urriaren 27tik azaroaren 3ra izango da.
- Bigarren fasea: Zarautz (Euskal Herrian) 2014 apirilaren 12tik 19ra izango da.
Prezioa eta izenematea
Fase bakoitzarengatik 350 euro ordaindu behar da, eta prezio horren barruan gasu guztiak daude sartuta: hegaldiak, ostatua, surf eskolak, bestelako ekintzak eta abar. Europa Batasunak babestutako ekimena da.
Izena honako helbidean eman behar da: www.crossculturesurf.com
Bi elkartek antolatu dute ekimena: irabazi asmo bako Cross Culture Surf elkarteak (Elorrio) eta The Surf Project elkarteak (Irlanda). Zutundu Surf elkarteak babestutakoa ere bada.