Ikastaro horiek profesional aktiboei zuzenduta daude eta gaztelaniaz  emango dira. Horietako hiru formatu erdi presentzialean eta beste hiru  linea bidez. Honako ikasgaiak landuko dituzte: ingeniari Mekaniko,  Industria Elektroniko,  Informatika, Telekomunikazio Sistema, Industria  Antolakuntza eta Produktuaren Garapena. 
Ikastaro horiek egin  ondoren, graduatu maila lortuko dute ikasleek. Izena emateko  formakuntza@mondragon.edu helbidera idatzi behar da.