Ormaiztegiko eguraldia ezberdina ote?

Goiatz Arana Begiristain 2013ko abu. 8a, 20:18

Horixe galdetzen izan ziren atzo arratsaldean ETBkoak gurean eta harrapatu ninduten! Ahizpetako bat "engantxatu" nahi izan nuen, baina ezin. Neuk egin nuen azkenean; gu ere horrelaxe ibiltzen gara-eta, nola esan ba ezetz?

Inguruko herriekin alderatuta, Ormaiztegin eguraldia ezberdina ote den, aldaketak bat batekoak izaten diren edo kazkabarrari nola deitzen diogun galdetu zidan kazetariak. Eta kontatu nien gure herri hau "zuloan" dagoela eta, Zumarragan edo Gabirian garbi dagoen bitartean, guk oraindik ere lainopean jarraitzen dugula askotan; aldaketak ez direla hain zakarrak, aurten udaberririk izan ez badugu ere, ohikoena urtaroz urtaro aldaketa leunagoa izatea dela, Euskal Herri osoan moduan; eta kazkabarrari kazkaikoa ere esaten diogula. Gisa horretan aritu nintzen, euskaraz aurrena eta gazteleraz gero.

Eta herritar orok moduan, nik ere egin nien galdera: "Aizue, hau noiz aterako da?" (je, je). Eguna zehazteke dagoela eta erantzuterik ez, ordea. Berdin dio.

Etxeko tabernan harrapatu ninduten, lanean; lehengusua New Yorkera joan zaigu oporretan eta ahizpa zaharrenari laguntzen ari naiz aste honetan. Aspaldian askorik ez dut egin eta ahaztuta ote nengoen, baina bai zera! Bizikletan ibiltzearekin gertatzen den moduan, hau ere ez da ahazten. Gustura ari naiz, gainera, baina mantela kendu eta hanka egiteko gogoz ere banago.

Bihar arratsaldean izango da hori. Ni ere banoa, haize berrien bila. Ondo ibili eta bueltara arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak