Bihar arte (eguena) alerta horia, ekaitzengatik

Ubane Madera 2013ko abu. 7a, 11:48

Gaur eta bihar alerta horian segitzen dugula jakinarazi du Segurtasun Sailak. Oraingo honetan ekaitz arriskuarengatik aktibatu dute alerta horia, prezipitazio handia egin dezakeelako. Abisatu dute ordubetean metro karratuko 15 litro euri pila daitekeela. Bihar, 18:00ak arte iraungo du alerta honek. 

Euskalmetek honako iragarpena egin du gaurko: "Eguraldi ezegonkorra eta nahasia. Goiza nahikoa lasai joango da; iparraldean hodei ugari izango dugu eta euri langar pixka bat egingo du. Eguerditik aurrera hodeiak ugaritzen joango dira, baita hegoaldean ere eta euritara joko du. Zenbait lekutan zaparrada handiak eta txingorra bota dezake, eta ekaitz guneetan haize-bolada zakarrak izan daitezke. Tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, eta gaur altuenak nekez pasatuko dira 20 edo 22 ºC-tik".

Bihar, hobetzen

Biharko, berriz, hobekuntza iragarri du Euskadiko agentzia metereologikoak: "Kantauri isurialdean eguerditik aurrera atertu eta garbitzera egingo du. Gainontzeko tokietan goizean goiz hodei hondar batzuk agertuko dira, baina ordurik gehienetan eguzkitsu egongo da. Egunsentian aurreko egunetan baino freskoago egingo du, baina egunez tenperaturak gora egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak