Ederra eta berezia

Leire Kortabarria 2013ko abu. 7a, 11:00

Munduko leku eder guztiak ez dira bereziak, eta leku berezi guztiak ez dira derrigorrez oso ederrak. Ederra izatea naturaren edo leku horren jabe edo arduradunaren esku egon daiteke, baina berezi, ingurukoek, bisitariek edo testuinguruak egiten du.

Garesti izatea oso erlatiboa da. Eta leku batzuei ezinezkoa da uko egitea. Bertara joan eta sartu-irten bat ez egitea, argazki batzuk ez ateratzea pekatua da. Batez ere, bertara ailegatzeko eguzkipean (30 graduko eguzki-izpiak, eta bero umela, hemengoa modukoa), gerizpe barik ordu laurden on bat egin eta gero. 

Merezi du, bai, ospea leku bati nondik datorkion eta historia, testuinguru, musika, giro hori gustuko duen edo jakin-mina pizten dion baterendako bertaraino joatea eta dagokion prezioa ordaintzea. Azken baten, noiz bueltatuko zara, bada, berriz hara? Eta zertarako bidaiatzen dugu, ezohiko gauzak egiteko, batez ere ilusio berezia egiten badigu, nahiz eta horretarako ohikoak ez diren gauzetan zerbait gastatu behar izan? 

Izan ere, munduko kafetegi politenetariko eta ezagunenetariko baten jesartzeak ez du preziorik; munduko bista zoragarrienetariko bat duelako, besteak beste, eta baita ilunabar zoragarrienetariko bat ere, bertako terrazatik mirestu dezakezuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak