Adibidez, Arrasateko Erromaniko eta Gotikoa ezagutzeko aukera, bertako hiribildua eta errebalak, zein XX. mendeko Arrasate; edo Bergara monumentala zein bertako San Pedro parrokia; Oñatin unibertsitatea eta San Migel parrokia, kobazuloak, Aizkorri-Aratz parke naturala, Arrikrutz, mendi ibilbideak, Arantzazu… Eta Leintz ibarrean, besteak beste, Eskoriatzako Ibarraundi museoa eta Leintz Gatzagako Gatz Museoa ezagutu ahal izateko ordutegi, telefono zenbaki zein bestelako informazio praktikoa eskaintzen du gida horrek.
Hementxe klikatuz gero zuzenean bertara jotzeko aukera duzue.