Zergaitik hiriburu bat? Askotan zubiak aprobetxatzen ditugu hiriburuak egun gutxi batzuetan ezagutzeko. Uda garaiak ostera, egun gehiago eskaintzen dizkigu hiriburuak lasaiago eta sakonago ezagutzeko. Zergaitik Amsterdam? Holanda herrialde ezagutu gabea zelako guretzat eta hegaldi merkea aurkitu genuelako bertara.

Badago zer ikusi Amsterdamen. Kanalak eta inguruko kaleak, bizikletez hartutako zubiak, auzo ezaguneneko argi gorriak (Rosseburrt - Red Light distrit), artez betetako museoak (Van Gogh Museum, Rijksmuseum), gazte judutarra ezkutatutako etxea (Anne Frankhuis), edari preziatuenaren lantegia (Heineken Experience), kalean egiten diren merkatuak (Bloemenmarkt, Waterlooplein markt) eta bizitzaz betetako plazak (Dam, Spui, Leidseplein).
Amsterdamen igarotako sei egunak eta gero gu sentsazio batekin gelditzen gara: kaosa, kaos antolatua. Tranbia, bizikleta eta oinezkoak bidegurutzeetan, guztien arteko elkarbizitza. Dena modu ixilean. Zergaitik? Apenas kotxerik ez dabilelako.
Egunak aurreara joan ahala, hiriburua kolore gehiago hartzen joan da. Askatasunaren hiriburua asteburu garrantzitsu baten prestaketa lanetan utzi dugu: Amsterdam Gay Pride, gay, lesbiana eta transexualen festa handia. Bertan sortuko den giroa ezin izango dugu ikusi, eta penaz goaz. Akaso hitzordu hori, beste urte batean bueltatzeko aitzakia izan daiteke.