Euskal Herria Washingtonetik gertuago

Ubane Madera 2013ko abu. 2a, 15:38

Orain ia hiru aste gurera iritsi, eta azken egunak dituzte Debagoienean Ameriketako Estatu Batuetatik etorri diren bederatzi ikaslek eta bi irakaslek. Washingtongo Evergreen unibertsitatetik etorri dira, hain justu ere, bertan landutako ikasgaia osatze aldera, programa akademiko baten barruan. Eta benetan ikasgai berezia da Ameriketako Estatu Batuetan eman dutena, Euskal Herriaren gainekoa. Besteak beste, AEKn ere ibili dira amerikarrak, euskara ikasten.

Arte liberalak ikasketen barruan barruan eta Amaia Martiartu arrasatearraren eskutik, euskara, kooperatibak, eta Euskal Herriko politika, geografia eta kultura landu dituzte aurtengo ikasturtean Washington inguru hartan.

Arbasoak, euskaldunak

Orain, ikasitakoa ikusten dihardute gurean 19-23 urte bitarteko ikasle horiek. Esan beharra dago, gainera, bigarren eta hirugarren belaunaldiko euskaldunak direla gehienak. Hala, Fagor Ederlanen fundizioa ikusten izan dira Arrasateko Garagartza auzoan. Mikel Lezamizen laguntzarekin Laboral Kutxaren egoitzan izan ziren, Eskola Politeknikoa ere ezagutu dute, Otalora jauregian On Jose Maria Arizmendiarrietaren museoa ikusi dute, eta kooperatiben alorra borobiltzeko, Emun kooperatiba bisitatu dute.

Inguruak eta euskara ere bai

Gainontzekoari dagokionez, besteak beste,  gazta zela egiten den ikusi dute, Gernika bisitatu dute, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Nafarroa ere bai… Urko Aiertza Amaiurko senatariarekin ere izan dira, Eskoriatzan lotan, eta akaso gehienondako deigarriena dena: AEKn euskara ikasten ibili dira. Euren irakasle den Amaia Martiartu arrasatearraren azalpenen arabera, helburua da behin Euskal Herrira etorrita bertakoa den hizkuntzaren ezagutza apur batekin buelta daitezela sorterrira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak