Kurtzetxikiko sua ere, kontrolpean

Ubane Madera 2013ko abu. 1a, 11:40

Kurtzetxikiko sutea ere lortu dute kontrolatzea, suhiltzaileen beste kamioi bat bertaratu ostean. Iberdrolakoak ere izan dira bertan, tentsio altuko posteak daudelako han. Zorionez, baina, haiek ez dute lanik izan. Aretxabaletako sutea kontrolpean dute arratsaldeko lehen ordutik.

 

"Haize handia dabil, eta horrexegatik kosta zaigu sua menderatzea". Horixe suhiltzaileek esandakoa Kurtzetxikiko sutearen gainean. Emandako informazioaren arabera, lehenagoko erreketa baten txinparten eraginez piztu da han sua, "txinpartek denbora luzea eman dezakete-eta erretzen", azaldu dute.

Legazpiko suhiltzaileekin batera, mendiko zerbitzuetako langileak, basozainak eta udaltzainak ere Kurtzetxiki eta Bedoña arteko mendian daude, sua itzaltzen laguntzen.

Aretxabaletakoa, kontrolpean

Aretxabaletako suteari dagokionez, hura bai, kontrolatuta dute. Perimetro guztia aseguratuta dago, eta errepidea zabalik. Hala jakinarazi dio GOIENAri Segurtasun Sailak zein Zubillagako suhiltzaileen arduradun Mikel Larrañagak. "Iritsi eta hamar minutuan-edo, perimetroa kontrolatuta genuen. Baina hasieran su handia zegoen. Zaila izan da emendatzea. Gainera, txabolaren teilatua txapazkoa zen, eta lehenengo hura hoztu behar izan dugu barrura sartu ahal izateko; orain ere inguru guztia hozten gabiltza", kontatu du.

Eta horrexegati, adierazi du oraindik ere luze joko duela txabolako sua emendatzeak, hain justu ere, txapak berotasuna mantendu egiten duelako.

Txabola barruan zeuden txakurrei buruz, berriz, Larrañagak esan du "hiruzpalau" ihes egiten ikusi dituela, baina gainontzekoak akabatuta izango direla.

3.000 euro inguruko txakurra

Txakurren artean denetarik zegoen: braco, setter irlandarrak… "Denetarik zegoen, txakur onak, ertainak eta txarrak. Bertan zegoen garestienak 3.000 euro inguru balioko zuen", kontatu du txabolako ugazabaren koinatuak. "Antzarrak, berriz, bizirik ikusi ditut. Eta ostera, ikusten duzue, fruta arbolak ere bazeuden, oiloak… Dena den, ez da pertsonarik zauritu, eta hori da printzipalena; beste guztia berreskura daiteke", gaineratu du hark.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak