Oraindik jende asko da oporretara joan barik

Ubane Madera 2013ko abu. 1a, 12:50

Joan den zapatuan (uztailaren 27an) hasi zen irteera ofiziala Hego Euskal Herrian, eta oraingo domekara arte iraungo du operazio horren lehen txandak. Hala ere, oraindik gurean asko dira oporretara joan ez diren bizilagunak. Hala erakusten dute gure herrietako aparkaleku zein kaleek.

Domekan, 22:00etan bukatuko da udako oporraldien lehen epea, Eusko Jaurlaritzak zehaztutakoa. Beste bi halako ere izango dira datozen egunotan: abuztuaren 11ko 14:00etatik abuztuaren 12ko 22:00ak arte; eta azkena, abuztuaren 15eko 14:00etatik 22:00etara. 

Hala ere, gure ibarreko herrietan oraindik mugimendu handia dago, bai errepideetan, baita kalean ere. Bergaran, esaterako, Santa Marinako aparkalekuan leku gutxi batzuk aurkitu ditugu libre goizeko lehen orduan. Eta Arrasaten ere antzerakoa da kaleak erakusten duen argazkia (segidan).

Krisiaren eragina

Horren arrazoia da gero eta zatikatuago ateratzen garala oporretara. Batzuek, esaterako, lanegunak dituzte abuztuko lehen egun hauek. Horrez gainera, krisiak ere zeresan handia du oporretarako ohituretan; batzuek, adibidez, egun gutxiago eman ahalko dituzte etxetik kanpo. Beste batzuek, berriz, ez dute irteteko aukerarik izango. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak