Gutxienez 80 hildako Santiagoko tren istripuan

Jon Berezibar 2013ko uzt. 25a, 22:33

Espainian izan den tren ezbeharrik larrienetakoa izan da bart. Dagoeneko, hildakoak 80 dira gutxienez eta zaurituak 130 pertsonatik gora, eta irudi lazgarriak jaso dira ezbeharrean. Santiago de Compostela hiriko auzo baten irten da errailetik Madril-Ferrol lineako trena. Hemen dituzue Galiziako papereko hedabideen gaurko portadak.

 

Galiziako Egunaren bezperan gertatu da istripua. Lehen zantzuen arabera, baliteke trenak baimendutako gehienezko abiadura bikoiztu izana, teknikariek zail moduan identifikatuta zeukaten bihurgune baten. Galiziako Egunik mingarriena eta lazagarriena izan dela diote hango hedabideek. Twitterren#animogalicia traola-gakoaren dabiltza jasotzen animu, testigantza eta kontakizunak.

Trena beteta zihoan. Guztira, 222 bidaiari zeramatzan Alvia trenaren bagoi guztiak atera ziren errailetik istripuan eta hiruk su hartu zuten. Goizaldera arte jardun dute larraldietako langileek jendea bagoi eta birrinetatik ateratzen.

Santiagora iritsi aurreko azken bihurgunean gertatu da istripua eta orduko 80 kilometroko abiadura hartu beharreko tarte hori 190 k/o-ra hartu omen zuen trenak, ikerketaren arabera. Erabat galarazita daukate trenek  bihurgune horretan abiadura gainditzea eta areagotze nabarmen horren zergatia da une honetan galdera nagusietako bat.

Horrekin lotuta, RENFEk baieztatu du trena 5 minutuko atzerapenarekin zihoala. Bihurgunearen egoerak berak, gainera, zalantzak piztu izan ditu 2010ean abiadura handiko trenarentzat ireki zutenetik. 80 kilometro lerro zuzenean egin eta gero, bat-batean bihurtzen da ibilbidea bihurgune eta istripuko tartean errail berrietatik zaharretara aldatzen da ibilbidea Santiago de Compostela hiriaren barruan sartzeko. Teknikarien arabera, "bihurgune zaila" da Santiagoko hori. Abiadura handiko trenaren ibilbidean gertatu den lehen istripua izan da bart egondakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak