Udako argazki dotoreenek saria izango dute aurten ere Goienan

Jon Berezibar 2013ko uzt. 25a, 22:29

Martxan da berriz ere Goienako Udako Argazkien Lehiaketa. Iaz bezala, oporretako une eta irudi ederrenak jaso nahi ditugu eta horretarako sari dotoreak dauzkagu gertu: Nikon D3100 kamera bat irabazlearentzat, besteak beste. Irakurleek ere euren botoa eman ahal izango dute eta hala egiten dutenen artean beste sari bat zozketatuko da urrian. Oinarrietan duzue guztia jasota. Sare sozialen bitartez ere jasoko ditugu argazkiak: twitterren, @udakoargazkiak kontua aipatuta; eta Facebooken, horman argazkia txertatuta. Informazio guztia eta lehiaketaren jarraipena blogak.goienanet/argazkiak blogean. Animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak