9.800 langabe gutxiago dago Euskadin

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 25a, 13:11

9.800 langabe gutxiago dago Euskadin, EPAren datuen arabera. Gaur jakinarazi ditu datu horiek Espainiako Estatistika Erakundeak, INEk.

Apiril eta ekain artean 9.800 langabek lana topatu dute. Beraz, 154.900 langabe dago gaur egun Euskadin, % 15,46ko tasa.

Espainian ere behera egin du langabeziak. Urteko bigarren hiruhilekoan, 225.200 langabe gutxiago erregistratu ziren, eta 6.000.000 langabe baino gutxiago daude dagoeneko.

Nafarroak % 18,32ko langabezia tasa dauka.

2012ko uztailean, Euskadin 151.100 langabe zenbatu zituen EPAk (% 14,56); beraz, azken 12 hilabeteetan gora egin du langabeziak: 3.800 langabe gehiago, % 2,51 gehiago.

Gazte gutxiago lanik gabe

Espainiari dagokionez, EPAko gaurko datuak 5.977.500 langabe ematen ditu. Populazio aktiboaren % 26,26 dago langabezian, urteko lehen hiruhilean baino 0,9 puntu gutxiago.

Apiril eta ekain artean, 149.000 pertsonak lana topatu zuten; beraz, 16.783.800 langile dago gaur egun Espainian ( % 59,54).

INEren arabera, azken bost urteotako jaitsiera handiena izan du langabezia datuak. Gazteen langabezia datua ere gero eta hobea da: 27.100 gazte langabe gutxiago dago urteko bigarren hiruhilekoaren bukaeran, eta % 57,22tik % 56,13ra jaitsi da gazteen langabezia tasa.

Familia gutxiagok dituzte ere kide guztiak langabezian: 1.821.100 dira orain, aurreko hiruhilekoan baino 84.900 gutxiago (- % 4,4)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak