Uztailean Holandan aurkeztu zuten bergararraren azken lana; grabatu zen toki berean erakutsi zuten, gonbidatu bereziz betetako aretoan: Eslovakiak Holandan duen enbaxadorea eta Holland Baroque Society taldeko partaide guztiak zeuden, tartean. Harrera beroa egin zioten lanari.
Asier Altunak (Bergara, 1969ko maiatzak 4) 2005ean grabatu zuen bere lehendabiziko film luzea (Aupa Etxebeste!), Telmo Esnalekin batera.
Bere lanak:
- Bertsolari (2011)
- Urteberri on, Amona! (2011)
- Artalde (2008)
- Sarean (2006)
- Aupa Etxebeste! (2005)
- Topeka (2004)
- 40 ezetz (1999)
- Txotx (1997)
Donostiako Zinemaldian parte hartzen duen laugarren aldia izango da hau: bitan izan da, zuzendari moduan (Bertsolari eta Aupa Etxebeste!); eta behin, gidoigile moduan (Urteberri on, Amona!).