Hiru debagoiendar Calafeteko 24 orduko patinatze maratoiko irabazleak

Naiara Uriarte 2013ko uzt. 23a, 19:50

Uztailaren 20an jokatu zen, laugarren urtez, Calafeteko 24 orduko patinatze lasterketa. Jon Ander Egaña bergararrak eta Ainhoa eta Agustin Oianguren aramaioarrek parte hartu zuten, Joseba Arana zumaiarrarekin eta Tarracopatinako hiru patinatzailerekin batera -Jose, Miguel, eta Ramon-; elkarrekin taldea sortu eta 24 orduko lasterketan parte hartu zuten. Gizonezko maratoi kategorian lehiatu ziren -taldeko kide gehienak gizonezkoak izan ezkero, gizonen kategorian jokatzen dute-, eta lehenengo postua lortu zuten lehiatutako mailan. Sailkapen nagusian, ostera, zortzigarrenak izan ziren. Irabazteko esfortzu handia egin zutela adierazi dute. Izan ere, beroa, haizea, logura, nekea... pairatu zituzten. Guztira, 676 kilometro egin zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak