Iaz baino % 4 bisitari gutxiago izan ditu Gipuzkoak ekainean

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 23a, 13:24

Inoiz baino turista gehien izan ziren Euskadin iaz. Aurtengo ekaineko datuak txarragoak dira: iazko ekainean baino % 4 bisitari gutxiago dago Gipuzkoan, atzo Eustatek emandako datuen arabera. Euskadin, % 1,1 bisitari gutxiagorekin bukatu zen ekaina. Urte erdiari dagokionez, aurtengo lehenengo sei hilabeteetan iazko epe berean baino % 5,2 bisitari gutxiago izan ditu Gipuzkoak.

Alde positiboan, Eustaten datuen arabera betiere, lehenengo seihilekoan Gipuzkoak izan zituen Euskadiko datu onenak: 374.345 bisitarik pasa zuten gaua Gipuzkoako establezimenduren baten. Iaz baino % 1,02 gehiago dira.

Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatuak, Jon Peli Uriguenek, esan zuen urtearen lehen zatia "oso ona" izan dela turismo aldetik. "Bisitari gehiago izan ditugu, eta horrek erakusten du erakargarriak izaten jarraitzen dugula", esan zuen.

Eustatek datu gehiago eman ditu. Hala, atzerriko bisitari kopurua oso antzekoa izan da Gipuzkoan aurtengo lehen erdian eta iaz: aurten, bakarrik % 0,2 gutxiago. Hala ere, Espainiatik askoz jende gutxiago etorri da: lehen sei hilabeteetan, % 7,8 gutxiago.

Espainiatik, jende gutxiago

Euskadiko datuei dagokienez, atzerritik % 1 gehiago etorri dira. Eusko Jaurlaritzak esan duenez, atzerritarrek gau gehiago pasatzen dituzte Euskadin: urteko lehen erdian, % 2,2 gau gehiago. Atzerritarrak dira Euskadiko turisten % 31,1. Dena dela, Espainiatik datorren turismoa murriztu egin da: lehen sei hilabeteetan, % 2,2 gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak