% 20ko deskontua Emausen, langabe eta familia ugarientzat

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 26a, 14:48

Emaus Gizarte Fundazioa taldeko saltokiek % 20ko deskontua emango diete langabeei eta familia ugariei; tartean, Arrasateko dendak aplikatuko du deskontu hori.

Deskontu kanpaina hori astelehenean, hilak 22, hasi zen Emaus taldearen hainbat dendatan. "Doikuntza eta murrizketa kanpaina" deitu diote, bi hitz horiei "beste enfoke bat" eman nahi izan dietelako: "Zama eta gabezia gehien dituztenek arnas pixka bat har dezaten".

Deskontu hori lortzeko, familia ugariko kide dela edo langabezian dagoela egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko du norberak Emaus dendetan, eta "dagoeneko ohi baino merkeagoak diren prezioak beste % 20 txikituko dira", esaten dute arduradunek. Dagoeneko beherapena duten artikuluei ez zaie % 20ko deskontu hori aplikatuko.

Gipuzkoan, Arrasateko dendan (Nafarroa etorbidea) emango dute deskontua, eta baita Irungo Auzolan Kaleko eta Donostiako Ehun Urteurreneko Plazako dendetan ere. Asturiasko bi dendak ere bat egin dute kanpainarekin: Xixongo Llano etorbideko dendak eta Avileseko Lugo etorbidekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak