Osakidetzak telefonoz txanda hartzeko sistema aldatuko du

Imanol Gallego 2013ko uzt. 22a, 12:05

Iazko udazkenean jarri zuen martxan Osakidetzak, Osarean, txanda telefonoz hartzeko sistema berria. Osasun zentrora deituta, makina batek erantzuten du eta emandako aukerei jarraituz mediku edo erizainarentzat txanda automatikoki ematen du. Baina sistema ez da oso eraginkorra izan.

Arrasateko anbulatorioko harrerako langile baten hitzetan "sistemak arazo ugari sortu ditu eta telefono deiak arindu beharrean gutxitu egin ditu". Honela harrerara gerturatzen zirenen kopurua dezente handituz. "Gure lan karga handitu egin da eta honaino etorri behar horrek, erabiltzaile ugariren haserrea piztu du".

Nagusiek arazo gehien

Anbulatorioko erabiltzaile gehienak pertsona nagusiak direnez, hauek izan dira arazo gehien izan dituzten erabiltzaileak. Batzuek makinak zioena ulertzeko zailtasunak zituzten eta beste askok minutu batzuen ostean prozesua amaitu gabe eskegi egiten zuten. Honela, udazkenetik hona, txanda hartzeko guztiz autonomoak ziren adineko herritar askok telefonoz deitzeari utzi diote. Prozesu guztia gauzatzen zutenek gainera, kasu askotan pertsona batekin hitz egitean zerotik hasi behar izaten zuten.

Arrasaten ez ezik, sistemak kexa ugari jaso ditu. Kexa hauek gainera euskal autonomia erkidegoko beste osasun zentroetan ere bai, sistema orokorra, zentralizatua baita.Hau guztia gutxi balitz gainera, osasun zentrutik adierazi moduan gaizki ulertu ugari ere izan dituzte "azalpenak ulertu ez eta txanda gaizki hartu dutenak ere izan ditugu".

Aldaketa urritik aurrera

Asmoa ona zen arren, sistema sortu dituen arazoen ostean, Osakidetzak atzera egitea eta lehengo sistema pertsonalizatura bueltatzea erabaki du. Hasieran aldaketa ekainean egiteko asmoa zegoen arren, azkenean udazken arte atzeratu dute.

Oñatiko anbulatoriotik jakitera eman duten moduan aldaketa ez urriarte gauzatuko.Sistema automatikoa baina ez da desagertuko eta linea guztiak okupatuta daudenean sistemak erantzungo ditu deiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak