Basque Culinary Center sukaldaritza-kanpamentua bihar hasiko da

Naiara Uriarte 2013ko uzt. 19a, 15:53

22 gazteek hartuko dute parte bihartik aurrera Basque Culinary Centerren sukaldaritza-kanpamentuan, Fraisoro baserri-eskolan. Hamar egunez, gastronomiaren munduan murgilduko dira hainbat tailer praktikoren bidez.

Sukaldaritzarako grina duten 14 eta 17 urte bitarteko 22 gazte elkartuko dira Zizurkilen kokatua dagoen Fraisoro baserrian. Egonaldi osoko egitaraua dute, eta sukaldaritzako sekretuak era praktiko eta atseginean ikasteaz gain, erabiltzen diren produktuak ezagutuko dituzte. Horretarako, irakasle eta chef baten eta aisialdiko bi begiraleren laguntza izango dute.

Jarduera eta txango ugari

Jarduera ezberdinak egingo dituzte: bisitaldia Basque Culinary Centerrera, abangoardiako tailerra egiteko; txangoak Donostiako Portura eta Arantzazuko Artzain Eskolara; pintxo-ibilaldia Donostiako Alde Zaharrean; bisitaldia Bretxako merkatura eta Ni Neu jatetxera Mikel Galloren eskutik; Gastro Gynkana; eta Donostiako traineru batean arraunean aritzea.

HAZIren laguntza

Aurten, gainera, HAZIren (landa eta itsas garapena sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren korporazioa) laguntza izango du kanpamentuak. Gipuzkoan ez ezik, Bizkaian, Andaluzian eta Katalunian ere izango da, gastronomiarekiko grina adierazten duten neska-mutil guztiei esparru hori hurbilarazteko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak