Futboleko botei hautsa kentzeko ordua da

Xabier Urtzelai 2013ko uzt. 19a, 11:37

Iritsi da aspaldian zintzilikatutako bota horiei hautsa kentzeko ordua, zapatuan, 09:00etatik hasita jokatuko dutelako Debagoieneko Koadrilen Futbol 7ko Txapelketa, Aretxabaletan. Bertan batuko dira egun futbolean jokatzen duten bailarako taldeetako ordezkari asko eta asko, oraingoan taldekideekin beharrean lagunekin. Baina eurekin batera jokatuko dute futbol federatua alde batera utzi eta urtean zehar bestelako torneoetan ibiltzen direnek, Labegaraietan, Zaldibarren... Eta, bereziki horiendako da erakargarria UDAk antolatzen duen torneo hau. (Ordutegiak barruan)

"Futboleko botak janzteko ordua da, eta badirudi jendea gogoz dagoela. Iaz 13 talde izan genituen txapelketan, eta dagoeneko 14 taldek eman dutelako izena. Ez dakigu azken orduan beste talderen bat animatuko den", adierazi du Ibai Zangitu antolatzaileak. 

Herri askotako ordezkariak 

Orain arte izena eman dutenen artean herri askotako ordezkariak daude: "Joan den astean jokatu zuten Zaldibarko 24 orduko txapelketa irabazi zuten Doble Cerokoek ere eman dute izena". Hala, maila politeko taldeak izango direla aurreikusten da. 

Talde kopurua zehaztuta dutenean bi multzo osatuko dituzte, eta goizean lehenengo faseko partiduak jokatuko dituzte. Arratsaldean, berriz, finalen txanda izango da. 

Iaz, Vagitarians onena 

Iazko txapelketan guztira 130 jokalari inguruk hartu zuten esku, eta aurten ez dira gutxiago izan. Vagitarians taldea izan zen onena. Final estua jokatu zuten Birisekoen kontra, ordurako indarrez ere justu-justu zeuden bi taldeetako ordezkariak, eta Vagitarians-ek 1-0 irabazi zuen partidua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak