18:30ak baino zertxobait lehenago gertatu da istripua Bergara eta Antzuola bitartean, Matz Errekara heldu aurretik. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute eta ,ondorioz, auto-gidaria –48 urteko gizonezkoa- larri zauritu da eta Donostiako ospitalera eraman dute, Ertzaintzaren arabera. Itxura denez, autoa kamioi azpira sartu da. Auto-gidaria harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Istripuaren eraginez, auto ilara luzeak sortu dira, bi noranzkoetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.