Uztail bukaeran izango da martxan energia ziurtagiri guztien erregistro publikoa

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 18a, 17:00

Uztail bukaeran jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak 2007ra arte eraikitako etxebizitzen eta lokalen energia ziurtagiriaren erregistro publikoa.

Oraingoz funtzionatzen duen erregistro publikoa 2007. urtea ezkero obra-lizentzia duten eraikinen energia ziurtagiriarena da. Etxebizitza eta lokal horien ziurtagiriak txostena egiten duten teknikariek sartu behar dituzte erregistro horretan, eta derrigorrezkoa da.

Eraikin zaharragoen ziurtagiriaren erregistroa oraindik sortu barik dagoenez, etxebizitzen eta lokalen jabe askok oraindik ez dute txostena enkargatu. Bada, laster sortuko denez, derrigorrezkoa duten jabe guztiek eginbeharrak lehenbailehen egitea gomendatzen da. Izan ere, saldu edo errentan eman nahi diren lokal edo etxebizitza guztiek ezinbestean izan beharko dute energia ziurtagiria.

Industria Sailak hainbat argibide eman ditu bere webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak