Elektraindar aldetik autonomoa izango den lehen supermerkatua egingo du Eroskik

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 17a, 17:15

Berak sortzen duen energia elektrikoa erabiltzen duen lehenengo supermerkatua egingo du Eroskik. Establezimendu horrek ez du hornikuntza-saretik hartuko behar duen energia. Hego Euskal Herrian eta Espainian lehenengoa izango da.

Uztailean hasi du horretarako proiektua, Lifezerostore izenekoa, Eroskik eta hiru urtean iraungo du. Helburua da 2.000 metro koadroko supermerkatu batek behar duen energia berak sortzeko gaitasun teknikoa duela eta ekonomikoki bideragarria dela. Energia berriztagarriak erabiliko ditu horretarako. Energia aurrezteko neurriak eta hotz, bero eta elektrizitate beharrak biomasa bidez aseko dituen sistema ipintzea aurreikusten da.

Eroski dabil proiektu hori lideratzen. Horrez gain, honako lider hauek daude: Cener, espezializatutako zentro teknologiko gisa; Apina, zurgaketa-sistemen hornitzailea; Rank, kogenerazio zikloetan aditua; eta Girasolar, biomasa-galdaretan aditua. Zabala Innovation Consulting-ek kudeaketarako laguntza ematen du.

Eroskik dioenez, ohiko supermerkatu baten erabiltzen duen energiaren % 70 hotza produzitzeko da. Lifezerostore proiektua honetan datza: amoniakoa zurgatzen duen sistema bat garatzea, eta, horretatik, supermerkatuan behar den hotz guztia sortzea: biltegiko hozkailu-ganberetarako, izozkailuetarako eta salmenta-muraletarako. Horrez gain, Rankine Ziklo Organiko bat ere aurreikusten da, biomasa-galdara baten beroarekin energia elektrikoa sortzeko.

Lifezerostorek 1.924.700 euroko aurrekontua du. Europako Batzordearen babesa du eta LIFE-2012 programarekin finantzatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak