23 urteko arrasatear batek lan istripua izan du Bergaran

Ubane Madera 2013ko uztailaren 17a

Atzo 17:15ean lan istripua gertatu zen Bergarako Sofema S.L. estanpazio fabrikan. Prentsa batek A.R. siglak dituen 23 urteko arrasatear bat besotik harrapatu egin zuen. Istripuaren ondorioz, besoa moztu egin behar izan diote gazteari. Donostiako ospitalean dago ingresatuta atzo ezkero.

Goienak lortutako informazioaren arabera, istripuaren berri eman dute eta orain ikerketa abiarazi dute, gertaera aztertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak