'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketaren bigarren edizioa abian dago

Naiara Uriarte 2013ko uzt. 15a, 22:32

Bigarren aldiz antolatu du Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketa. Aurten, indarberrituta dator; izan ere, Donostiako zinemaldiak eta Hendaia Film Festibalek Kontseiluaren ekimenaren bat egin eta indarrak batu dituzte.

Kontseiluak egindako prentsaurrekoan aurtengo edizioak elkarlanari bidea zabalduko diola adierazi dute. Dinamikaren funtsa jendarte mugimendu zabala eratzea dela esan du Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak, dinamika bera aurkeztu zenean esandakoak gogora ekarriz: “Euskararen normalizazio prozesuan urrats kualitatiboak eman nahi baldin baditugu, beharrezkoa da eraldaketa soziala ematea eta eraldaketa sozial horretan guztiok dugu zer egina eta zer esana.”

Filmak zinema aretoetan erakutsiko dira

Iazko lehiaketak harrera ona izan zuen eta aurtengoak ere bide horretan jarraitzea espero du Kontseiluak. Zinemagileentzat bi eszenatoki garrantzitsu izango dira, aukera emango diena euren lanak nazioarteko bi zinemalditan aurkeztuak izan daitezen. Irabazleek dirutan jasoko duten sariaz gain, Donostiako Zinemaldian eta Hendaia Film Festival-en egingo diren jendaurreko emanaldiak izango dituzte sari, eta seguruenik beste zinema-aretoetan ere ikusgai egongo dira.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak www.euskarazbizinahidut.org atarian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak