Euskal esportazioak errazteko hitzarmena egin dute SabadellGuipuzcoanok eta Elkargik

Leire Kortabarria 2013ko uztailaren 15a

SabadellGuipuzcoano eta Elkargi erakundeek euskal enpresen esportazioak babesteko hitzarmen berezia sinatu dute. Bi erakundeek % 50 ean partekatuko dute esportatzen duten enpresen kredituen arriskua, eragin biderkatzailea lortu asmoz, eta haien finantziazioa errazteko helburuarekin.

SabadellGuipuzcoanok badu esperientzia esportazio lerro hauetan, beste zenbait eskualdetan indarrean dituen eragiketen bitartez. Orain, esperientzia honi, Elkargirekin arriskua partekatzea gaineratzen zaio. Arduradunen esanetan, ekimen berri honek euskal enpresei abantailak eskaintzen dizkie.

SabadellGuipuzcoanoko zuzendari nagusi Pedro Sánchez Solagaistuak eta Elkargiko kontseilari ordezkari Pedro Oyarzabalek sinatu duten hitzarmen berezi hori. Bi erakundeek indarrean duten 85 milioi euroko Finantzazio Lerroaren barruan dago hitzarmena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak