Ekainean 181 ERE baimendu ditu Enplegu Sailak

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 13a, 02:00

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 181 espediente baimendu zituen ekainean; hau da, 2012ko maiatzean eta ekainean baino % 22 eta % 31 gutxiago, hurrenez hurren. Debagoienean daude Gipuzkoako EREen % 8, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako datuen arabera.

Euskadin, ekainean, eteteko erregulazio-espedienteak 114 izan dira, lanaldia murriztekoak 51, eta iraungitzekoak 16.

Espediente guztietatik, 115 aurreko baten jarraipena izan dira, eta 1.830 langileri eragin diete (% 73). Erregulazio-espedienteek 2.503 langileri eragin diete 2013ko ekainean; aurreko hilean baino % 9 gehiagori, eta 2012ko ekainean baino % 31 gutxiagori.

197 langileri iraungi zaie kontratua, 2013ko maiatzean baino % 35 gutxiago, eta 2012ko ekainean baino % 71 gutxiago.

Sektoreka, lan-erregulazio espedienteen kopurua bere horretan mantendu da nekazaritzan eta eraikuntzan, jaitsi egin da industrian eta pixka bat igo da zerbitzuetan.

Lan-erregulazio espedienteak arrazoitzeko kausen artean, eskariaren eta ekoizpenaren murrizketa da oraindik ere nagusia. "Hori bai, bai bata bai bestea kausa ekonomiko eta finantzarioekin estuki lotuta daudenez, kasu askotan zaila izaten da bataren eta bestearen benetako pisua zehaztea", esan du Enplegu Sailak.

Hauexek dira, beste hilabete batez, gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

Gipuzkoako EREetatik % 8 Debagoienean izan dira, eta beste % 8 Goierrin. Kopuru txikiena Tolosaldean izan da: % 7.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak