Banatu dituzte Ekiten programaren proiektu onenendako sariak

Txomin Madina Milikua 2013ko uzt. 9a, 20:32

Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Ekiten ekintzailetza programak baditu dagoeneko irabazleak, eta gaur goizean egin duten ekitaldian banatu dituzte sariak. Sukaldaritzarekin, energia geotermikoarekin edo mugikortasunarekin lotuta daude, besteak beste, zazpigarren edizio honetan saria lortu duten proiektuak.

Zazpigarren edizioa bete du aurten Mondragon Unibertsitatearen ekiten programak. Ikasleen artean ekintzailetasunaren kultura txertatzea du helburu programa honek, eta antolatzaileak pozik agertu dira programaren hiru mailatan aurkeztu diren proiektu kopuruarekin: 57 proiektu aurkeztu dira denera eta 165 ikaslek parte hartu dute.

Enpresa Ideia Berrien Lehiaketan, Cooking Points izeneko proiektua izan da garailea, hiri handi baten sukaldaritzako era guztietako materialez hornitutako lokal bat, ordainsari baten truke bezeroek erabiltzeko lokal bat abian jartzea proposatzen duena. Proiektu honen egileak ezin izan dira sari banaketan egon, bai ordea bigarren sariaren irabazleak. Azpiegitura elektrikoen kudeaketari loturiko negozioa planteatu dute hauek.

Landa Ingurunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen mailan, lehen saria hutsik geratu da, bigarren aldiz Geo Life izeneko proiektuak irabazi du. Hiri Adimentsuen Alorreko Ideietan bestalde, turistei bideratutako Smart Mobility izeneko ideiak irabazi du lehen saria.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak