Lasterketak ez dira lehiakorrak izango. Euskaraz bizitzeko nahia, eta talde-lana sustatu nahi dute. Lasterketa herrikoiak eta famili giroan egiteko antolatu dira, alegia, kirola eta euskara ardatz dituen ekimen osasungarria da hauxe. Hori dela eta, haurrentzat eta helduentzat prestatutako ibilbide bereziak egongo dira, guztiontzako ibilbideak, hain zuzen ere.