Tenperatura igoerak jendez bete ditu bailarako igerilekuak ere

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko uzt. 9a, 16:20

Joan zen eguenetik geroz eta herritar gehiago ari dira joaten inguruko igerilekuetara. Eguraldi ona lagun, bainua hartzeko aukera paregabea eskaintzen dute igerilekuek eta gaztetxoak eta familiak pozik ikusi ditugu uretan jolasean.

Arrasateko igerilekuetako sorosle Aintzane Arizmendik esan digu joan zen eguenetik hasi zela jendea animatzen eta egunotan jendez lepo daudela igerilekuak; aste honetan benetan disfrutatzen ari direla azaldu digu.

Gaztetxoek primeran pasatzen dute uretan jolasean, eta behin uretan nahikoa ibili ostean, gerizpean kartetan jokatzen dutela adierazi digute batzuk. Hamarretakoa ere eramaten dute igerilekura.

Sasoi honetan adin guztietako pertsonak joaten dira igerilekura; Arizmendi sorosleak esan digu goizetan nagusi gehiago egoten direla eta arratsaldetan gazteak eta familiak izaten direla.

Hamaken zerbitzua Arrasaten, bihartik

Bihartik aurrera, gainera, zerbitzu berri bat jarriko dute martxan Arrasateko Musakola kiroldegian; hamakak alokatu ahal izango dira. Belarretan ipiniko dituzte hamakok. Egun osorako alokatu nahi bada 3,5 euro ordaindu beharko da, eta egun erdiz alokatu nahi bada, berriz, 2,5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak