Energiaren Euskal Erakundeak 13.184 laguntza-eskaera kudeatu ditu beste hainbeste etxetresna elektrikotarako: 7.663 arropa-garbigailu, 3.190 hozkailu, 2.061 ontzi-garbigailu eta 270 izozkailu.
Etxetresna elektriko berrietatik 7.359 unitate A++ klasekoak dira, eta horietako bakoitzari 105 euroko laguntza eman zaio; 5.825 unitate A+++ klasekoak dira, eta horietako bakoitzak 125 euro jaso ditu.
Bizkaian egin dira 7.159 salerosketa; Gipuzkoan, 4.564, eta Araban, 1.461.