Debagoieneko II. Txakolin Eguna domekan Aretxabaletan

Julen Iriondo 2013ko uzt. 11a, 18:04

Oñatiko Upaingoa eta Murgialdai eta Arrasateko Otxia txakolinak dastatzeko aukera izango da, eta baita bailarako gazta eta herriko tabernek garaiko produktuekin prestatutako pintxoak ere. Herriko hiru gunetan egingo da ospakizuna. Astelehenean aurkeztu zuten.

Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoen barruan, II. Txakolin Eguna egingo da domekan Aretxabaletan. Oñatiko Upaingoa eta Murgialdai eta Arrasateko Otxia txakolinak egongo da dastatu eta erosteko aukera, Getariako Txakolina jatorri izendapena dutenak guztiak, eta baita Aretxabaletako Etxezuri eta Mendibitzu eta Arantzazuko Gomiztegi gaztak ere, Jakion produktuekin batera.

Hiru gunetan ospatuko da eguna, Herriko Plazan eta Durana eta Mitarte kaleetan, eta euro baten truke dastatu ahal izango da horietan txakolina, 12:00ak eta 13:00ak artean. Gainera, aurten, herriko tabernek ere hartuko dute parte ekimenean. Honela, 13:00etatik aurrera osagai gisa bakailaoa, txokolatea edo/eta garaiko barazkiak izango dituzten pintxoak banatuko dituzte herriko hamabi tabernatan txakolinarekin batera, bi euroren truke.

Pintxo-txakolina deitu dutenaren aurretik eta egitaraua osatzeko, eguerdiko 12:00etan hasita Idiazabal gazta dastatze tailerra egingo da plazan dastatzaile aditu batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak