Aitor Zabaleta eta Aitor Ramirez garaile Gatzagan; beste gidari bat zauritu egin da

Guren Zumalde 2013ko uztailaren 6a

Gaur jokatu da Gatzagako XVII. igoera eta Aitor Zabaleta eta Aitor Ramirezek irabazi dute. Juan Ignacio Zelaia pilotu oñatiarrak erredurak izan ditu.

Beroa egin du, asko, eta gidariek nabaritu dute hori. Denera 48 partaide izan dira. Hiru saioren ostean horrela geratu dira sailkapenak.

Monoplazak:

  1. Aitor Zabaleta
  2. Aitor Arakistain
  3. Joseba Iraola

Turismoak:

  1. Aitor Ramirez
  2. Ander Corcuera
  3. Markel Cestafe

Istripu larririk ez da gertatu, baina Juan Ignacio Zelaia pilotu oñatiarraren kotxeak su hartu du. Ospitalera eraman behar izan dute; erredurak dituen arren, bere egoera ez da larria. Dirudienez, autoaren akatsen batek eraginda sortu zen sua; eskuetan eta aurpegian ditu erredurak.

Sari-banaketa 20:00etan egin dute Eskoriatzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak