Eibarren hirugarren izan ziren Arrasate-Arlutzeko xake jokalariak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 4a, 18:39

Brontzezko postua eskuratu zuen Arrasate-Arlutz Xake Taldeak ekainaren 29an Eibarko Hiria 29. txapelketan. Fran Miguel, Andoni Miguel eta Aitor Alcaide aretxabaletarrak eta Txema Hernando eta Ekaitz Mendizabal arrasatearrak joan ziren.

Partida onak jokatu zituzten Arrasate-Arlutz taldeko lagunek Eibarren. "Arratsaldea pasatzera joan ginen bertara. Bagenekien talde indartsuak zeudela eta lan txukuna egin genuen; bigarrenarekin –Errenteriako Fomento Cultural– ia berdintzea lortu genuen, gainera".

Gros Xake Taldearentzat izan zen garaipena Eibarren. "Talde indartsua da, egun dagoen onenetarikoa", Aitor Alcaideren esanetan.

Uztailerako planak egiten

Arrasate-Arlutz taldeko zenbait kide planak egiten ari dira uztail amaieran Frantzia aldera, Normandiara, joateko. "Oraindik ez dakigu zehatz joango garen, baina uztailaren 27tik abuztuaren 3ra jokatzen den lehiaketa batean parte hartu gurako genuke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak