Corcuera: "Arlabango igoera oso azkarra da, ederra"

Xabier Urtzelai 2013ko uzt. 5a, 11:00

Gatzagako Igoerak 53 pilotu batuko ditu bihar, zapatua, irteera puntuan (15:00), eta horietatik 18 bailarakoak dira [ondoan zerrenda]. Iaz moduan, aurten ere antolatzaileek Arlabango mendatea aukeratu dute, Gatzagako errepide zaharra beharrean.

Hala, antolatzaile lanetan dabilen, eta zapatuan lasterketa Golf GTI barrutik biziko duen Ander Corcuerak eman dizkigu xehetasunak: "Lasterketa antolatzeko Arlabango mendateak erraztasun handiagoak ematen dizkigu, Gatzagako errepide zaharretik egiteak buruhausteak sortzen dizkigulako bai guri, eta baita gatzagarrei ere. Egia da Arlabanek ez duela Gatzagako errepideak duen karisma, baina iaz konturatu nintzen oso igoera ederra dela, azkarra. Eta baita, bertako kurbak ez ditugula Gatzaga zaharrekoak moduan ezagutzen".   

Luiziek hainbat arazo 

Aurtengo neguko euriteek, baina, hainbat luizi sortu dituzte Arlabanen, eta horrek lasterketa baldintzatuko du: "Igoera laburragoa izango da, ez gara Marisaraino iritsiko, goialdean errepidea txarto dagoelako, baina hasi ere lehenago hasiko gara, Eskoriatza baino apur bat gorago. Lau kilometro pasatxoko igoera izango da. Argi igoerako lehen kurbarekin, akaso hura da politena".

Bailarako pilotuak:

Aitor Zabaleta Lola BMW

 

Ruben Nogueiras Silver Car

 

Aitor Ramirez BMW 320 ST

 

Markel Cestafe Mitsubishi EVO

 

Juan Inazio Zelaia Mitsubishi EVO

 

Ander Corcuera VW Golf 1.8 GTI

 

Mikel Otxoa BMW Touring

 

Alberto Murillo BMW M3

 

Iker Cruz R. Clio Sport

 

Aitor Frutos R. Clio Sport

 

David Ardions R. Clio Sport

 

Iosu Agirre VW Golf g60

 

Urtzi Samaniego Audi S3

 

Gorka Idigoras Opel Astra GSI

 

Monika Muñoz Citroen ZX

 

Emilio Huerta Peugeot 306 GTI

 

Ander Lezeta Peugeot 206 HDI

 

Joseba Frutos Citroen AX Spo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak