Esklerosi Anizkoitzagatik "Busti Zaitez" kanpaina egingo da Arrasaten eta Oñatin

Naiara Uriarte 2013ko uzt. 4a, 15:22

"Busti Zaitez" kanpaina, hamaikagarren urtez segidan, uztailaren 7an  ospatuko da Arrasateko musakola igerilekuan. Oñatin, berriz, uztailaren 14an izango da eta bertan ospatzen den bigarren urtea da.

Esklerosi Anizkoitza Fundazioak, ADEMGI-ren laguntzarekin, honakoa du helburu: gizartea sentsibilizatu eta gaixotasun neurologiko honek sortarazten dituen arazoez informatzea; baita ere, gaixoei eskaintzen dien birgaitze zerbitzua finantzatzeko dirua lortzea.

Nola lagundu

Kanpainan parte hartu nahi dutenek, uztailaren 7an, Arrasateko udal igerilekura (Musakola Polikiroldegia) joan eta igeri edo “busti” egin beharko dira. Oñatin berriz, merchandising material salmenta eta informazio stand-a herriko plazan egongo da. Jardunaldiaren amaieran igeri egindako metro guztiak zenbatuko dira batez ere gazte jendeari eragiten dion gaixotasun sendaezin hau jasaten duten pertsonen aldeko ekitaldi honetan. 

“Busti Zaitez”, bai Euskadin eta baita Estatu mailan ere dagoen Esklerosi Anizkoitzaren aldeko kanpainarik garrantzitsuena da eta urtero milaka Euskal herritarrek parte hartzen dute. Joan den urtean 40.000 pertsonek hartu zuten parte eta aurten kopuru hau gainditzea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak