Debagoienako garraio publikoa hobetzeko parte hartze prozesuak egingo ditu Aldundiak gure herrietan

Naiara Uriarte 2013ko uzt. 3a, 20:08

Garraio publikoaren gabeziak aztertuta, debagoiendarren beharrak aseko dituen garraio publikoa jarri nahi du Aldundiak, eta horretarako inbertsioak egiteko prest dago. Hau gauzatzeko, bailarako zortzi herrietan, parte hartze prozesuak egingo dira.

2013-2014 urteetan bailarako garraio zerbitzuak herritarren nahierara egingo direla adierazi du Aldundiak: "Herritarrekin hitz egin nahi dugu, herritarren beharrak entzun nahi ditugu eta hortik aterako ditugu datozen urteetarako garraio publikoko zerbitzuak". Honetaz gain, bilerak egingo dira herritarrekin eta udalarekin.

Prozesua iraila-urrian martxan

Herritarrei begira iraila-urria inguruan hasiko da prozesua. 1. fasean, herritarren iritziak jasoko dira. 2. fasean, 1. faseko ekarpenak ebaluatuko dira, eta behar izanez gero ekarpen gehiago jasoko dira. Behin betiko proiektua 2014ko ekainean egongo litzateke, eta  2014ko urte amaierarako zerbitzu berriak martxan jarriko lirateke.

Parte hartzeko era ezberdinak

Prozesua herritar guztiei zabalik dago: erabiltzaileentzat eta erabiltzaile izan daitezkeenentzat. Bilerak interesa duten guztientzat izango dira. Parte hartzeko moduak, ostera, hiru izango dira: bilera irekiak, batetik. Bestetik, autobus egunak, herritarrekin interakzio zuzena izateko pentsatuak. Hirugarren aukera on-line izango da.

Debagoienaz gain, Gipuzkoako beste bailara batzuetan ere indartu nahi da garraio publikoa. Hain zuzen ere, Goierrialdean Urola-Debabarrenean eta Buruntzaldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak